Osinaldeko goi-tentsioko dorrea babestu dute

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 24a, 19:03

Martxoaren 8an bertan izandako istripuaren ondotik, edonor dorrera igotzea eragozteko neurriak hartu dituzte.

Martxoaren 8an bi gaztetxo elektrokutatu ziren Osinalde industrialdeko Erribera kaleko goi-tentsioko dorre batera igo ostean. Astebetez egoera larrian izan eta gero haietako bat zendu egin zen duela bi asteburu. Ondoko irudiotako dorrea da aipaturikoa. Hura babesteko lanak egin dituzte egunotan.

Astelehen honetarako eremuak zuen itxura duzue irudiotan. Iragan ostiralean, dorre horretara igotzea eragozteko behealde hori erabat "zigilatu" zuten, irudiotan ikus dezakezuen moduan. Aldez aurretik, istripua jazo eta egun gutxira hesitu egin zuten dorrearen behealdea. Goi-tentsioko dorrea ohartarazten duten mezuak jarri zituzten hesiotan, lehendik ere baziren arren.