Ogasunarekin diru kontuak argitzeko garaia heldu da. Otsailean jakinarazi zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak iazko errenta aitortzeko kanpainari lotutako hitzorduak. Egutegi hari erreparatzen badiogu, gaurko, martxoaren 25erako, finkatua zuten tramitazio hau egiteko lehen data.
Izan ere, astearte honetatik aurrera kontsultatu ahalko dituzue autolikidazio proposamenak. Online egin ahalko duzue, gipuzkoa.eus atarian. Horrez gain, proposamenak postaz bidaltzen hasiko da baita gaurtik Ogasuna. Online kontsultatu nahiz posta bidez jasotako proposamenok onartzeko aukera izango duzue astebete barru, martxoaren 31tik aurrera.
Apirilean sartu ostean jarriko dituzte martxan errenta aitortzeko gainerako modalitateak:
2024ko errenta aitortzeko datak
-Martxoaren 25etik aurrera: proposamenak webgunean ikusteko aukera izango da eta proposamenok postaz bidaltzen hasiko dira.
-Martxoaren 31tik aurrera: autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira.
-Apirilaren 3tik aurrera: Zergabidea plataformaren bidez errenta telematikoki aitortu ahalko da.
-Apirilaren 4tik aurrera: errenta presentzialki aitortzeko txanda erreserbatu ahalko da.
-Apirilaren 8tik aurrera: errenta presentzialki aitortu ahalko da.
Informazio gehiagorako:
gipuzkoa.eus
943 113 000