Datorren kantu-jira ere igandean

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 28a, 08:48

Martxoari dagokion kantu-jira igandean izango da, otsailean egin zuten bezalaxe.

Hilabete amaierarekin batera, heldu da herria kantuz girotzeko unea. Usurbilgo Euskal Kantu Taldea kalez kale ibiliko da beste behin, baina ez ohi bezala martxoko azken larunbat honetan, biharamunean baizik. Otsailean egin zuten bezalaxe, oraingoan ere igande eguerdian, martxoaren 30ean irtengo dira kantuan, 12:00etan Mikel Laboa plazatik. Ez ahaztu kantu-liburuxka eramatea.

Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak ikasturte berria abian du urtarrilaz geroztik. Ikastaroko saioak astelehenero izaten dituzte 18:00etan Agerialdeko musika gelan. Hileroko kantu-jira prestatzen dute bertan.