1980an, 1952an eta 1960an jaiotakoen topaketak

Noaua Aldizkaria 2025ko api. 2a, 07:26

Hiur urte ezberdinetan jaiotako herrikideen topaketa bana iragarri dira asteotarako. Lerrootan dituzue xehetasunak.

1980an jaiotakoen topaketa
Aialde Berrin batuko dira bazkaltzeko. Menua sagardotegikoa izango da. Triki poteoa ere iragarri dute, jaia girotzeko. 60 euroko transferentzia egin behar da kontu zenbaki batean, eta izen-abizenak adierazi bertan: ES9330080282135428647621. Larunbat honetan amaitzen da izen-ematea (apirilak 4).

1952an jaiotakoen topaketa
Maiatzaren 3an Andatza tabernan elkartzekotan dira 1952an jaiotako herritarrak. Dena den, apirilaren 25era arteko epealdia finkatu dute izena emateko. Horretarako, apuntatzeko alegia, telefono zenbaki honetara deitu beharko da: 620 516 715 (Javier).

1960an jaiotakoen topaketa
1960. urtean jaiotako herritarrak maiatzaren 10ean bilduko dira Atxega jauregian. Izen-ematea hala ere, apirilaren 25a baino lehen egin beharko da. Ospakizun honen antolatzaileek telefono zenbaki bat jarri dute interesatuen eskura: 655 720 666.