2025-26

Apirilerako antolaturiko ate irekien egunetan lehenengoa gaur Lanbide Eskolan

Noaua Aldizkaria 2025ko api. 3a, 08:25

2025-26 ikasturtera begira, ikasketak Lanbide Eskolan egin nahi dituenarentzat, gunea eta bertako proiektua ezagutzeko apirilerako antolaturiko ate irekien saioetan lehenengoa iragarri dute gaurko.

Aurrerago abiaraziko dute hurrengo ikasturterako matrikulazio kanpaina Lanbide Heziketan ere. Horri begira, urtero moduan, ate irekien egunen zikloa antolatu dute. "2025-26 ikasturtera begira, ikasleek eta familiek gure prestakuntza eskaintza ezagutzeko gure ikastetxeko ateak zabalduko ditugu", iragarri dute. Lehenengo saioa, ostegun honetarako, apirilaren 3rako antolatu dute.

Hitzorduotarako izena eman daiteke jada, aipatu ikastetxeak horretarako egokituriko esteka honetan: Lanbide Eskola

Usurbilgo Lanbide Eskolako ateak zabalik
Apirilak 3, osteguna
17:00 Goi maila eta Espezializazioa.

Apirilak 5, larunbata
10:00 Erdi maila.
11:30 Goi maila eta Espezializazioa.

Apirilak 8, asteartea
17:00 Erdi maila.

Izen-ematea eta informazio gehiagorako:
943 364 600
lhusurbil.eus


Haur eskola

0-3 urte artekoei zuzenduriko hezkuntza eskaintzan 2025-26 ikasturterako matrikulazio epealdia zabalik izango da apirilaren 11ra arte. Deialdia, 2023tik 2025eko azarora arte jaiotakoei zuzendua dago. Matrikulaziorako nahiz argibide gehiago jasotzeko 943 374 061 telefono zenbakira deitu beharko da (8:30-12:00) edo haureskola@udarregi.eus helbidera idatzi. Haur eskola (Ugarte, 9) ordutegi honetan izaten da zabalik: 8:00-16:00.


Oriarte BHI
Lasarte-Oriako eta Usurbilgo institutuan ere haur eskolaren epealdi horretan matrikulatu ahalko dira batxilergoa ikasi nahi dutenak 2025-26 ikasturterako; hau da, apirilaren 11ra arte. Zientziak eta teknologia zein giza eta gizarte zientziak ikasteko aukera eskaintzen dute bertan. Argibide gehiago, bideotatik jaso ahalko dituzue:
943 899 492
info@oriarte.eus
oriarte.hezkuntza.net