Herri honen nortasun ikur diren balioetan oinarrituriko egitasmoak ezagutzea ahalbidetzen duten 650 Usurbil Bizi proiektuko bisita gidatuek segida izango dute hilabeteotan. Ekainera arteko egitaraua plazaratu dute.
Ordura arte, herriko sorkuntza, hondakinen kudeaketa eredua, zaintza eredua eraldatzeko egiten ari den lanketa, elizako ondarea, 1936ko gerraren aztarnak edota sagardoaren kultura sakonago ezagutzeko aukera eskainiko dute bisita gidatuok.
Segidan duzue hitzorduon zerrenda:
650 Usurbil Bizi bisita gidatuak
Apirilak 5, larunbata
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Apirilak 18, ostirala
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua (erdaraz).
Apirilak 19, larunbata
11:00-12:30 Salbatore elizaren ondarea eta organo erakustaldia (erdaraz).
Apirilak 25, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Apirilak 26, larunbata
10:30-13:30 Bertso-ibilaldia: “Sagardoa eta errioa, gure historia” Aginagako plazatik, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Jakoba Errekondoren azalpenekin.
Apirilak 30, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Maiatzak 4, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Maiatzak 18, igandea
10:00-13:00 Usurbilgo sagardo kultura, sagardoaren eskulturaren plazatik.
Maiatzak 24, larunbata
11:00-12:15 Salbatore elizaren ondarea bisita gidatua.
Maiatzak 25, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua (erdaraz).
Maiatzak 28, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Maiatzak 30, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Ekainak 7, larunbata
11:00-12:15 Gerraren Memoria ibilbidea.
Ekainak 8, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.
Ekainak 21, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia.
Ekainak 22, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Ekainak 25, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Maiatzak 27, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus