Aldez aurretik, herri erdigunean eginiko kalejirako parte hartzaile guztiak bateratu ditu eguerdian frontoian. Dantzari Txiki topaketarekin ekin diote aurtengo 13. Dantza Egunari. Kalejiran herrian barrena ibili ostean, frontoian elkartu dira, emanaldi bateratua eskaintzeko.
Txalo artean hartu eta agurtu dituzte denak frontoian, abesti eta erritmo ezberdinetara eginiko dantza erakustaldian. Amaieran, merezitako oroigarri bana jaso dute aurtengo seigarren Dantzari Txiki Egunean bildutako hiru taldeek, antolatzaileen eskutik hain zuzen; etxekoek, Orbeldikoek, baita Zarauzko Jalgi eta Lezoko Murixka taldekoek ere.
Multzoka eta adin tarteka hasi dute emanaldia. Amaitu berriz, denak eskutik helduta, festa giro alai betean. Hasieratik egin duten moduan, frontoia lepo bete duten ikus-entzuleek gogotik eta merezitako txalo zaparrada eskaini diete dantzari gaztetxoei.