13. Dantza Eguna

Bazkaria, dantzari eta herritarrena

Noaua Aldizkaria 2025ko api. 5a, 19:43

Orbeldiko dantza taldetik haratago, herrikideak ere erakarri nahi izan dituzte aurtengoan, Udarregi ikastolako jangelatik herri erdigunera lekuz aldatu nahi izan duten 13. Dantza Eguneko bazkaria.

Goizean zehar xahututako energia berreskuratzeko gunea duzue ondoko irudiotakoa. 13. Dantza Egunean kalean gora eta behera ibili ostean, auzolanean atondutako jangela egokitu dute Askatasuna plazan. Aurreko edizioetan, Udarregi ikastolan bildu izan dira bazkaritarako. Aurtengoan, ordea, hitzordu hau ere, eguneko gainerako ekitaldien antzera, herrira zabaltzeko apustua egin du Orbeldik.

Ikastolatik Askatasuna plazara lekuz aldatu du larunbat eguerdi honetan egindako herri bazkaria. Eseri berritan jaso ditugun irudiak dituzue ondoko hauek.