Dantzan plazaratzeko eguna izaten ari da larunbat hau, Orbeldik antolaturiko jaialdiari esker. Ez soilik ekitaldiez ikus-entzule gisa gozatzekoa, baita plaza hartzekoa ere. Dantzaz gozatu bakarrik ez, dantzan aritzeko aukera ederra eskaintzen ari dira. Larunbat arratsalde honetako erromeria dugu horren adibide argia.
Artzabalgo plaza hartu dute dantzariak Larrañagaren eta Ostolazaren emanaldian. Belaunaldi ezberdinetako herrikideek girotu dute Dantza Eguneko arratsalde parte hau, gogotsu asko, trikiti doinu eta erritmoen arabera.