Udaberriko oporraldiaren atarian gara dagoeneko. Ondorioz, aste honetakoa izango da, apirilaren 11koa, tarte horren aurretik plazaratuko dugun azken astekaria. 1030. zenbakidun argitalpenerako oharrik baduzue, astelehen hau duzue helarazteko azken eguna. Bideotatik igorri dezakezue: erredakzioa@noaua.eus helbidetik, 943 360 321 telefono zenbakira deituta edo Bordaberri 3ko egoitzara etorrita.
Hurrengo aldizkaria, 1031. zenbakia izango duena, maiatzaren 2an argitaratuko dugu. Maiatzaren 1eko zubia tarteko, ohi baino lehenago, apirilaren 28an eramango dugu inprentara. Honenbestez, aldizkari horretarako oharrik izanez gero, hilaren 25a baino lehen helarazi, lehen aipaturiko bideetatik.
Lan-eskaintza
Bestalde, NOAUA! Kultur Elkarteak segidan duzuen lan-eskaintza argitaratu du. Izan ere, Usurbilgo herri hedabideak kazetaria eta publizitate arduraduna behar du:
Bete beharrekoak:
-Kazetaritza, komunikazio edo pareko unibertsitate-titulua.
-Publizitate eta diseinu arloko ikasketak.
-Euskarazko maila handia, ahoz zein idatziz.
-Interneten jakintza: webgintza, sare sozialak...
-Gidabaimena.
Baloratuko dena:
-Lan eskarmentua komunikazio alorrean.
-Irudiak grabatu, editatzeko eta argazkiak ateratzeko gaitasuna.
-Publizitate arduradunaren kasuan, maketaziorako eta diseinurako programen ezagutza.
-Usurbilgoa edo Beterri-Buruntzakoa izatea.
-Lantaldean aritzeko trebetasuna.
Curriculumak:
Interesdunek apirilaren 26a baino lehen helarazi beharko dute curriculuma erredakzioa@noaua.eus helbidera.
Udajolas
Udajolas ere antolatu du NOAUA! Kultur Elkarteak Usurbilgo Udalarekin batera. Izena emateko epealdia zabalik izango da apirilaren 16ra arte, lotura honetan: https://labur.eus/vuaxpbwe
Gogoan izan, udalekuok 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoei (HH3-LH6) zuzenduak daude. "Helburua herriko haurrei zein gazteei euskarazko aisialdi eskaintza egokia (hezitzailea eta baloreetan oinarritua) bermatzea da, euskararen normalizazioa bultzatzeko. Udalaren zerbitzua bada ere, Noaua kultur elkarteari esleitua dio kudeaketa".
Adi, aurten aldaketa izango da egutegi aldetik. Normalean, Usurbilgo festak amaitu eta biharamunean ematen zaio hasiera Udajolasi eta uztailaren 30ean amaitu izan ohi da. Aurten, aurreko urteetan baino lehenago abiaraziko da Udajolas; ekainaren 30ean. Bukatu, aldiz, orain arte bezala, uztailaren 30ean amaituko da. Baina 2025eko Usurbilgo jaiak uztailaren 1etik 6ra ospatuko direnez, uztailaren 2tik 4ra ez da Udajolasik izango.
Udaleku hauei buruzko xehetasun gehiago ekainaren 17an jasoko dituzte izena emandako gaztetxoen gurasoek, arratsaldeko 17:00etan Sutegiko auditorioan.