Beste lanpostu bat betetzeko oposaketa-lehiaketa deialdia plazaratu du Usurbilgo Udalak; kasu honetan, hutsik den gizarte zerbitzu, berdintasun eta aniztasun/jarduera fisiko eta kiroleko administrariaren lanpostua betetzeko hain zuzen, "karrerako funtzionario gisa".
Bere eginkizunen artean izango ditu, besteak beste: herritar nahiz eragileei harrera egitea, sarrera eta irteeren erregistroaren kudeaketa, espedienteena... Bihartik zenbatzen hasita, 20 egun balioduneko epealdian aurkeztu beharko dituzte eskabideak interesdunek udal erregistroan edota telematikoki usurbil.eus bidez. Oposizioko ariketei buruzko argibideak nahiz lanpostu honen egitekoak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta gainerako xehetasunak astearte honetako, apirilaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu Usurbilgo Udalak.
Aparejadore eta zerbitzu zein mantenu saileko buruaren lanpostua
Xehetasunak apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean dituzue. Deialdirako izena emateko epealdia astearte honetan, hilaren 8an irekiko dute. Maiatzaren 2ra arte eskatu ahalko dute interesdunek deialdi horretan parte hartzea, usurbil.eus bidez. "Gaur kaleratutako oinarrietan zehazten dira lanpostuaren eginkizunak eta funtzio nagusiak, lehiaketa berezian parte hartzeko baldintzak, eskariak egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa, epeak eta prozesua gauzatzeko modua", berri eman du Usurbilgo Udalak.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez Udalak zehaztu duenez hain zuzen, "oinarri hauen xedea da arautzea Udal Aparejadorea/Zerbitzu eta mantenu saileko burua lanpostua betetzeko lehiaketa berezia, Usurbilgo Udaleko Lanpostuen Zerrendan 4.3. kodea duena. Lanpostu hau funtzionarioentzako gordetakoa da. Postu hau A2 taldean sailkatuta dago eta administrazio bereziko eskalakoa da, azpieskala teknikoa eta erdi mailako teknikarien klasekoa".
Egitekoak
Lanpostuak laugarren hizkuntza eskakizuna du ezarria, derrigorrezkoa dena. Lanaldi osoko lanpostua da. Udal aparejadoreak "hirigintza, obrak eta ingurugiroko sailari dagokionez, bere eremu profesionalari dagozkion eta bere ardurapean dauden funtzio eta lizentziei buruzko txostenak egin (obra txikiak, jarduera lizentziak, e.a.)" beharko dute. Horrez gain, "arlo horretako espedienteetan parte hartzen duenean, Arkitektoarekin batera koordinazioa bermatu" beharko du.
Zerbitzu eta mantenu saileko buru gisa, "bere ardurapeko arloaren (zerbitzu eta mantenua) eskumenekin loturik dauden gaiei buruzko azterketa, txosten eta aholkularitza teknikoaz arduratu" beharko du, langileei laguntza teknikoa eskaintzearekin batera;