2026ko jaiegunen egutegia ia guztiz prest

Noaua Aldizkaria 2025ko api. 14a, 08:11

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak izendatuak ditu 2026an izango ditugu jaiegunak.

Opor giroan gara baina nahi duenak 2026an izan ditzakeenak ere antolatzeko moduan da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak onartua du hurrengo urterako jaiegunen egutegia. Guztira, hamabi jaiegun izango ditu hurrengo urteak aurtengoak bezalaxe; ohi bezala, Espainiako naziotasunari edota erlijio katolikoari lotutako ospakizunek emango digute jai 2026an ere.

Gabonetan izango direnez gain, martxoaren 19aren bueltan, edota abendu hasieran zubia egokituko da.

Hamabi jaiegun hauez gain, beste bi festa egun izendatu beharko dituzte; haietako bat udaletxeek, udalerri mailakoa; bestea foru aldundiek, herrialde mailakoa.

2026ko jaiegunen egutegia
Urtarrilaren 1a (Urteberri Eguna).
Urtarrilaren 6a (Errege Eguna).
Martxoaren 19a (San Jose Eguna).
Apirilaren 2a (Ostegun Santua).
Apirilaren 3a (Ostiral Santua).
Apirilaren 6a (Pazko bigarrena edo astelehena).
Maiatzaren 1a (Langileen Eguna).
Uztailaren 25a (Santiago Eguna).
Abuztuaren 15a (Jasokunde Eguna).
Urriaren 12a (Espainiako Egun Nazionala).
Abenduaren 8a (Sortzez Garbiaren Eguna).
Abenduaren 25a (Eguberri Eguna).

Horrez gain: beste jaiegun bana izendatu beharko dute udalek (udalerri mailakoa) eta foru aldundiek (herrialde mailakoa). Aldaketarik ez bada, uztailaren 2a izan ohi da Usurbilgo udalerri mailako jaieguna eta Gipuzkoa mailakoa uztailaren 31.