Datozen opor egunei begirako hondakinen kudeaketari lotutako oharrak

Noaua Aldizkaria 2025ko api. 9a, 12:33

Ostegunero moduan, hiri hondakinen kudeaketari lotutako asteotarako zenbait ohar dituzue lerrootan.

Errefusa:

Bi igandean behin biltzen den hondakinen zati hau, martxoaren 30ean bildu zuten azkenekoz, hurrengo bilketa egunak apirilaren 13an eta 27an izango dira. Gogoan izan, errefusa biltzeko Usurbilgo Udalaren 2025eko eta 2026ko egutegia NOAUA! K.E.-ren egoitzan jaso dezakezu. Aurten, igandeotan bilduko dute errefusa:
-Apirila: 13, 27.
-Maiatza: 11, 25.
-Ekaina: 8, 22.
-Uztaila: 6, 20.
-Abuztua: 3, 17, 31.
-Iraila: 14, 28.
-Urria: 12, 26.
-Azaroa: 9, 23.
-Abendua: 7, 21.

Praktika onak sustatzen
Usurbilgo Udaletik auzo- eta auto-konposta egitasmoetan parte hartzeko deia egin du. "Auto- edo auzo-konpostaren bidez, zuk zeuk kudea dezakezu sortzen duzun organikoa!", gogorarazi dute. Informazio gehiago udaletxeko atez ateko bulegoan jaso dezakezue edo 900 776 776 eta 606 501 024 telefono zenbakietan edo atezate@usurbil.eus helbidean.

Bestalde, ontzi arinak gaika egoki biltzeko praktika onen oharra kaleratua du. Gogorarazi duenez, lehenbizi poltsa horian atera behar dira. Poltsa hauek beti zintzilik utzi behar dira, inoiz ez lurrean. Plastikozko poltsa erabiltzea erabakitzen bada, beti itxita atera behar da. Poltsa horirik ez duenak udaletxean, atez ateko bulegoan eskura dezake.

Gauza bera egina du baita Udalak errefusarekin ere. Gogorarazia dutenez, ontzi grisaren barruan atera behar da, inoiz ez poltsan; ontzian sartzen ez dena Garbigunera eraman behar da; ontziak beti zintzilik utzi behar dira; eta, azkenik, ontzi bakoitzak bere kodea izan behar du eta bistan utzi behar da.

Garbigune mugikorra
Atalluko Garbigunera joan ezin dutenei zerbitzu hau gerturatzea helburu duen Udalaren garbigune mugikorra Usurbilgo herri eta auzoetan ibiltzen da astez aste. Geltokiok izango ditu asteotan:
-Apirilak 2-9: Mikel Laboa plaza.
-Apirilak 10-16: Aginaga.
-Apirilak 17-23: Zubieta.
-Apirilak 24-30: Txokoalde.


Gogoan izan, bereziki Garbigunera joan ezin dutenei zereginok erraztea du helburu eta San Marko Mankomunitateak hilean bitan ekartzen duen furgonetaren ordutegi murritza zabaltzea. Usurbilek egun duen %87ko gaikako bilketa hobetzen segitzen laguntzeko xedea du Garbigune mugikorrak.

Bilduko dituen hondakin motak:
1. Margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak (intsektizidak eta herbizidak), aerosolak eta horien ontziak (beteak, erdi-beteak zein hutsak).

  1. Bolumen txikiko plastiko gogorreko materialak (ontzi arinak ez direnak).
  2. Pilak.
  3. Tamaina txikiko txatarra (lapikoak, zartaginak, metalezko erretiluak, etab.).
  4. Material informatikoak.
  5. Bonbilla fluoreszenteak.
  6. Etxetresna, aparailu eta jostailu elektriko/elektroniko txikiak.
  7. Inprimagailuen tinta kartutxoak eta tonerrak.
  8. Material berrerabilgarriak (jostailuak, jolasak, gailu elektriko-elektronikoak...).
  9. Kafe kapsulak.
  10. Egur zati txikiak.

    Erabilera irizpideak
    • Hondakin mota bakoitzak bere ahoa du, sailkatuta jasotzeko.
  • Garbigune mugikorretik kanpo ezin da materialik utzi.
  • Utzi nahi den hondakinaren bolumenak ezin du dagokion ahoan ezer sartzea eragotzi: beraz, hondakina ahoa baino handiagoa bada, Atalluko garbigunera eraman behar da.
  • Garbigunera eraman beharko da utzi nahi den hondakina material desberdinen nahasketaz osatuta badago.


Atalluko garbigunea
Ordutegi honetan zabaltzen dute Atallun kokaturiko Garbigunea:
-Astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.

Hondakinak kudeatzeko gida
Hemen Usurbilgo Udalak kaleratua duen hondakinak kudeatzeko gida: gida
Xehetasun gehiago, Atez Ateko Informazio Bulegoan jasoko dituzue:
Joxe Martin Sagardia plaza, 9:00-14:30 (astelehenetik ostiralera)
900 776 776 (doako telefonoa)
atezate@usurbil.eus
usurbil.eus

San Markoren furgoneta ibiltaria
“Hondakin arriskutsuak” jasotzeko mankomunitateko furgoneta ibiltaria hilean bitan izaten da gure artean. Hurrengo egunotan izango da hemen:

Apirilak 30:
9:00-12:45 Mikel Laboa plaza.

Maiatzak 7:
9:00-11:00 Mikel Laboa plaza.
11:05-11:20 Aginaga.
11:30-11:40 Txokoalde.
11:45-11:55 Santuenea.
12:05-12:15 Zubieta.
12:20-12:30 Txikierdi.
12:35-12:45 Kalezar.


Bertan, hondakinok biltzen dituzte:

  1. Sukaldeko olioak

  2. Pinturak, barnizak, disolbatzaileak, kolak...

  3. Lanparak eta fluoreszenteak

  4. Etxetresna elektriko txikiak

  5. Telefono mugikorrak

  6. Garbiketako produktu kimikoak

  7. Termometroak

  8. Material informatikoa: monitoreak, teklatuak...

  9. Pilak eta bateriak

  10. Aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak..., baita beren ontzi hutsak ere.

  11. Autoetako olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak...

  12. Argazki-kamerak eta -materiala

  13. Erradiografiak

  14. Herbizidak eta intsektizidak

  15. Inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak

  16. Jostailu elektriko eta elektronikoak

  17. CDak, DVDak...

    Informazio gehiago, sanmarkos.eus atarian jaso ahalko duzue.