Alkartasuna kooperatiba
"Bioaniztasun dekalogoa: intsektuen hotelak egiteko tailerra" antolatu du Alkartasuna kooperatibak ostegunerako, apirilaren 10erako, 14:30-16:30 artean, Agerreazpiko baratzetan.
"Nola erakarri intsektu laguntzaileak (polinizatzaileak, beste intsektuak garbitzen dituztenak etab.) gure sagastira, baratzera edota lorategira", horri buruz jardungo dute, ingurumen zientzien dibulgazioan aditu Mateo Reglarekin. "Agerreazpiko baratzeetan, eta Udarregi ikastolako ikasleekin eta etorri nahi duen guztiarekin batera, hain garrantzitsuak diren intsektuentzako hotelak egiteko tailerra burutuko da".
Saiorako izena doan eman ahalko da, Alkartasunako telefonoan (943 361114) edo alkartasuna.eus web orrian.
Emakumeon Etxea
Emakume eta gizon subjektutasunaren inguruko tailerra antolatu du Usurbilgo Emakumeon Etxeak Hiru Larroxaren eskutik Kalezarko Pelaioenean. Apirilaren 11n izango da, arratsaldeko 17:30etan. "Egingo den tailer proposamenean, teoria feminista eta queerretan egin diren proposamen desberdinak ikusiko dira, zeintzuek tailerrean parte hartuko duten gizon, emakume zein pertsona ez binarioen arteko botere harremanen lanketa ahalbidetuko duten". Tailerrerako izena bideotatik eman ahalko da:
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus
Tailer horrekin batera, gogoan izan, urtea bete duela Kalezarko Pelaioenea ireki zutenetik, baita honenbestez, Emakumeon Etxea ere bertan kokatu zutenetik. Azken egitasmo honen sustatzaileek argazki erakusketa xume bat jarri dute goiko solairuan, tarte honetan bideraturiko dinamiken erakusleiho gisa. Usurbilgo Udaletik gogorarazi moduan, “hainbat ekimen egin dira bertan -hitzaldiak, bilerak, topaketak, ikastaroak- eta horietako zenbaiten argazkiak jarri dituzte ikusgai: apirilaren 16ra arte izango dira” aipatu goiko solairuan. Behekoan, “inaugurazioaren eguneko argazkiak ere jarri dituzte. Horien kasuan, modu iraunkorrean uztea da helburua”.
Hik Hasi
2025-26 ikasturterako eskaintzaren baitan, “psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasuna eta emozioak” izeneko formazio saioak iragarri ditu Hik Hasi-k Usurbilen. Irailetik ekainera izango dira, hilero bi ostiral arratsaldeetan, 17:00-21:00 artean. Mapi Urresti psikologo, sexologo eta harreman psikomotrizistak gidatuko ditu. “Psikomotrizitateak haurrari segurtasun lekua eskaintzen dio eta horretarako beharrezkoa da formazio honetan lantzen diren eduki eta bizipen saioak egitea”. Segurtasun leku horretan “haurrari emozio eta desioak” adierazita, “bere garapen afektibo emozionala orekatua bideratuko da”. Eduki teoriko eta praktikoak nahiz bizipen eta jolas saioak tartekatuko dituzte formazio saio hauek. Izen-ematea eta informazio gehiago esteka honetan: labur.eus/p1i11odj
KzGunea
Hilabete honetan, 16:00-20:00 artean irekiko dute KzGunea apirilaren 30era arte. Honatx hurrengo asteotako ikastaroen berri:
-Apirilak 15-16, 16:00-18:00 "Online izapideak Osakidetzarekin".
-Apirilak 28-30, 16:00-18:00 "Canva. Ikasi diseinatzen".
-Maiatzak 5-8, 9:00-11:00 "PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".
-Maiatzak 9-22, 9:00-11:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Maiatzak 23, 9:00-11:00 "Google Translate. Testuak eta web orriak itzuli".
-Maiatzak 26-30, 9:00-11:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Hitz Aho
"Xut, udaberriari keinu" izeneko tailerra antolatu du Hitz Aho Udarregi ikastolako guraso elkarteak, apirilaren 22tik 25era, 10:30-12:00 artean Udarregi ikastolan. "Naturarekin bat eginez, udaberria interpretatuko dugu irudiz eta hitzez". Zehaztu dutenez, “banakako zein taldeko ariketak egingo ditugu hiru dimentsioetako irudiak sortuz. Tamaina handian margotu eta idatziko dugu. Animalia eta landare desberdinak azalduko dira bertan. Garaiari loturiko soinu eta onomatopeiek ere jantziko dute lana. Bukatzeko, ipuin ezberdinak sortuko ditugu”. Zorione Mendezek bideratuko duen ekimena, 7-12 urte artekoei zuzendua egongo da. Izena emateko formulario hau bete beharko da: https://forms.gle/VzKPN1f8XoyqvG8h9
Kantu ikastaroa
Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak ikasturte berria abian du urtarrilaz geroztik. Ikastaroko saioak astelehenero izaten dituzte 18:00etan Agerialdeko musika gelan. Hileroko kantu-jira prestatzen dute bertan.
Jakin Jardunaldia
UEU-k, Jakinek eta Usurbilgo Udalak ekainaren 19an eta 20an egingo den Jakin Jardunaldiaren gaia aurreratu du: "Kooperatibismo eraldatzailea, ekonomia soziala eta proiektu publiko-komunitario-kooperatiboak". Horrez gain, ekainaren 19rako saio hau ere antolatu dute: "Irizpide agroekologikoak definitu eta gizarteratzeko tresnak: Berme Sistema Parte-hartzaileak" izenekoa. Maiatzaren 5ean irekiko dute matrikulatzeko epealdia.
Oiardo kiroldegia
Azkenik, gogoan izan, zabalik duzue Oiardo kiroldegian antolaturiko udako ikastaroetan matrikulatzeko aukera, apirilaren 16ra arte. "Ariketa fisikoa egitea sustatzeko helburuz, udaleko Kirol sailak zenbait ikastaro eskaini ohi ditu, uztailean: aretoko zein uretako ikastaroak daude aukeran, haur, gazte eta helduentzat prestatuak". Uztailaren 1ean hasi eta hilaren 30era arteko iraupena izango dute trebakuntza saioek. Uztailaren 2ko eta 25eko jaiegunetan ez da ikastarorik izango ezta haurrei zuzenduriko saiorik uztailaren 3an eta 4an, Usurbilgo festak tarteko. Ikastaroetarako izena lotura honetan eman ahalko duzue: https://labur.eus/r7x2fhkv