Haur eskola
0-3 urte artekoei zuzenduriko hezkuntza eskaintzan 2025-26 ikasturterako matrikulatzeko aukera izango da, apirilaren 11ra arte. Deialdia, 2023tik 2025eko azarora arte jaiotakoei zuzendua dago. Matrikulaziorako nahiz argibide gehiago jasotzeko 943 374 061 telefono zenbakira deitu beharko da (8:30-12:00) edo haureskola@udarregi.eus helbidera idatzi. Haur eskola (Ugarte, 9) ordutegi honetan izaten da zabalik: 8:00-16:00.
Oriarte BHI
Lasarte-Oriako eta Usurbilgo institutuan ere haur eskolaren epealdi horretan matrikulatu ahalko dira batxilergoa ikasi nahi dutenak 2025-26 ikasturterako; hau da, apirilaren 11ra arte. Zientziak eta teknologia zein giza eta gizarte zientziak ikasteko aukera eskaintzen dute bertan. Argibide gehiago, bideotatik jaso ahalko dituzue:
943 899 492
info@oriarte.eus
oriarte.hezkuntza.net