Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 140.000 euroko isuna jarri zion Zarauzko Salbatore Mitxelenari, aurreko ikasturteko matrikulazioan aipatu sailak zortzi familiari bertan izena ematea eragotzi eta ikastolak denei ateak zabaltzea erabaki ostean. Horren aurrean, hainbat elkartasun ekimen bideratzen ari dira Zarautzen bertan baita beste hainbat ikastola eta herrietan. Sare solidario horretara batu da baita herri hau ere. “Familia bakoitzak bere seme-alabentzat nahi duen ikastetxea aukeratzeko duen eskubidea aldarrikatzeko” eta isun hori ordaintzen laguntzeko elkartasun eguna antolatu dute maiatzaren 10erako Usurbilen.
Musika, jolasak, edota bazkaria antolatu dute. Adi, goizeko ekintzetako batean parte hartzeko nahiz otordu horretarako izena aurrez bideratu beharko da. Segidan dituzue apuntatzeko estekak. Bazkariari lotuta beste bi ohar; batetik, alergia edota intolerantzien berri emateko aukera egongo da. Horrez gain, antolatzaileek jakinarazi dutenez, laguntza beharko dute bazkarirako. Horretarako ere izena emateko galdetegia osatzeko deia egin dute. Lerrootan dituzue xehetasunak eta elkartasun egun honen egitarauaren berri:
Izan Hartxintxar Eguna
Maiatzak 10, larunbata
Zehaztasunak: "Usurbildik ere gure elkartasuna adierazi nahi diogu Zarauzko Ikastolari, Hezkuntza Sailak jarritako isuna ordaintzen laguntzeko eta familia bakoitzak bere seme-alabentzat nahi duen ikastetxea aukeratzeko duen eskubidea aldarrikatzeko!!".
Egitaraua:
11:30 Esperimentazio gunea (Zumaiena), HHko familientzat Sutegiko erakustaretoan. Izena galdetegi honen bidez eman ahalko da: https://forms.gle/5guNrcTRE1uWvvr59
-Malabarak eta trebetasun jolasak.
-Bertso-triki poteoa.
14:30 Bazkaria Askatasuna plazan.
Txartelak: Zarautzen (ikastolan eta Eguzkin), Usurbilen (Udarregi ikastolan eta Txiribogan), Orion (Kolon Txikin).
Bazkarirako alergia, intolerantzia edo antzeko egoerak jakinarazi eta bazkaria egokitzeko galdetegi hau osatzeko deia egin dute: https://forms.gle/8YG5cDkZKJZmWWkC9
Bazkarirako laguntza behar dute. Galdetegi hau betetzeko deia egin dute: https://forms.gle/dS45ybmKoTKCdYFWA
Menuak:
-Haurren menua (10 euro): kroketak, haragi-bolak eta arroz-esnea.
-Helduen menua (22 euro): entsalada errusiarra, txipirioiak tintan, masailak saltsan eta arroz-esnea. Sagardoa, ardoa eta kafea.
-Murala margotzea.
-Zunba saioa.
-Disko festa.
Antolatzaileak: Udarregi ikastola, Ameztoi, Usurbilgo Udala, Izan Hartxintxar, Salbatore Mitxelena, Zumaiena.