Euskaraldiaren Usurbilgo enbaxadore taldea ezagutzen ari gara egunotan. Maiatzaren 15etik 25era egingo den ariketa kolektiboko hamaikako horren beste hiru kide dituzue albiste honi atxikitako argazkietan. Euskararen erabilera areagotu eta herritarren parte hartzea sustatuko duen talde osoa ezagutarazteko Euskaraldiaren laugarren edizioa prestatzen ari den herritarren batzordeak hamaikakoaren aurkezpen ekitaldia antolatu du apirilaren 12an, eguerdiko 13:00ean Mikel Laboa plazan.
Herrikide taldea ezagutzeaz gain, Euskal Herrian zehar egingo den moduan, karpagune bat jarriko da izena emateko, informazioa jaso, produktuak nahiz txapa eskuratzeko.
"Jantzi txapa!"
Hitzordu horren atarian, lerrootan dituzue hamaikako horretako beste hiru kide; hasteko, Valeria Garcia Oyarzabal. Sortzez Argentinakoa, duela lau bat urtetik Usurbilgo herrikidea. Jaiotzetik, ordea, Euskal Herriarekin lotura estua izan du. Izan ere, amona Oiartzungoa zuen. Horregatik bertako hizkuntzarekin ere lotura estua izan du betidanik. "Nire asmoa, betidanik euskaraz hitz egitea eta Euskal Herrian bizitzea zen". Aipatu moduan, horrek ekarri zuen Usurbilera. Euskaraldian parte hartutakoa da lehendik belarriprest gisa baina, datorren maiatzeko laugarren edizioan urrats berri bat eman nahi du; "Ahobizi izango naizela uste dut. Kostatzen zait hitz egitea" baina Valeriak Euskaraldia Usurbilen sustatzen ari den herritarren batzordeari eskainitako elkarrizketan nabarmendu dionez, "oso gustura" dago hizkuntza horretan aritu ahal izateagatik. Horregatik, "jantzi txapa! Animatu zaitez!" esanez, ekimenarekin bat egitera gonbidatu gaitu.
Automatismoez jabetzeko
Gauza bera egin du baita Jon Irazustabarrenak ere. Futbolari usurbildarrak, herrian bertan kirol arloan eragile ere bada. Izan ere, Zirimara proiektuko begiralea eta eskupilotako koordinatzailea da. Euskaraldiarekin bat egiteko deia egin du ariketa honen baliagarritasuna nabarmendu baitu. "Asko balio du automatizatuak ditugun hainbat kontuez jabetzeko", azaldu du.
Esaterako, testuinguruaren arabera, ze hizkuntzetan, euskaraz edo erdaraz hitz egiten hasten garen konturatzeko. Horregatik, herritar guztiak Euskaraldiarekin bat egitera deitu ditu. "Animatu denak, elkar mugituz egingo dugu!".
Kezka
Geure hizkuntza ohituretan jarri nahi izan du arreta baita Jose Ramon Oiarbidek ere. Udarregi ikastolan urte luzez irakaskuntzan aritutako herrikidea, sortzez donostiarra, baina duela lau hamarkadatik Usurbilen bizi da. Oso hedatua dagoen ikuspegiaz hausnartzeko deia egin du. "Beti iruditzen zaigu euskara oso toki onean dagoela, jada salbatua dugula, ez dagoela inolako arazorik", aipatu dio Euskaraldia Usurbilen dinamizatzen ari den herritarren batzordeari. Berak bestelakorik bizi izan du. "Nire esperientziatik eta hemen, ikastolan" gai horrekiko "kezka hori izan dugu". Horregatik, "ahal den neurrian, jende guztia nahiko nuke animatu. Elkar mugituz egingo dugu!", gogorarazi du.
9️⃣/1️⃣1️⃣
— Euskaraldia Usurbil (@EuskaraldiaUsur) April 4, 2025
Eman izena! 👉👉👉👉https://t.co/lrd3zM0qxg #Euskaraldia2025 #Elkarmugituzegingodugu pic.twitter.com/jchOElC1Cq
8️⃣/1️⃣1️⃣
— Euskaraldia Usurbil (@EuskaraldiaUsur) April 3, 2025
Eman izena! 👉👉👉👉 https://t.co/lrd3zM0qxg #euskaraldia2025 #elkarmugituzegingodugu pic.twitter.com/RuCIJHeDvg
8️⃣/1️⃣1️⃣
— Euskaraldia Usurbil (@EuskaraldiaUsur) April 3, 2025
Eman izena! 👉👉👉👉 https://t.co/lrd3zM0qxg #euskaraldia2025 #elkarmugituzegingodugu pic.twitter.com/RuCIJHeDvg