Aldaketa handirik ez. Estatuko Enplegu Zerbitzuak 205 langabetu zenbatu zituen martxoan, otsailean baino bat gehiago. Nabarmentzekoa, beste behin, halere, gizonezkoen langabetu kopurua 90etik 84ra murriztu dela denbora tarte horretan; aldiz, emakumeena 114tik 121era handitu da.
Usurbilen bezala, Beterri Buruntzan ere zertxobait handitu da lanik gabeko herritarren kopurua; 2.828 ziren otsailean, 19 gehiago martxoan, 2.847 guztira. Gipuzkoan, aldiz, murriztu egin da; 28.641 langabetu zituen otsailean eta 28.490 martxoan.
Kontratazio datuei dagokienean, 214 lan kontratu erregistratu ziren martxoan, otsailean baino 20 gehiago (194 hitzartu ziren hilabete hartan); ohi bezala, gehienak (174) aldi baterako. Ohikoa denez, emakumezko langabetu gehiago izan arren, gizonezko gehiago kontratu ziren otsailean ere.
2025eko martxoa
Usurbil: 205. Buruntzaldea: 2.847. Gipuzkoa: 28.490.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 84.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 22.
45 urtetik gora: 49.
Emakumezkoak: 121.
25 urtetik behera: 12.
25-44 urte artean: 54.
45 urtetik gora: 55.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: <5.
Industria: 26.
Eraikuntza: 9.
Zerbitzuak: 148.
Aldez aurreko lanik gabe: 18.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 658.
Astigarraga: 234.
Hernani: 801.
Lasarte-Oria: 749.
Urnieta: 200.
Usurbil: 205.
Guztira: 2.847.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.490.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 214.
Aldi baterakoak: 171 (100 gizonezko, 71 emakumezko).
Sektoreka: 0 nekazaritzan, 33 industrian, 9 eraikuntzan eta 172 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 121-126 kontratu gizonezkoenak , 86-91 kontratu emakumezkoenak.
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 268.
Astigarraga: 503.
Hernani: 459.
Lasarte-Oria: 193.
Urnieta: 155.
Usurbil: 214.
Guztira: 1.792.
Gipuzkoa: 17.655.
2025eko otsaileko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.