Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez, abisu horian izango gara larunbat honetan, apirilaren 12an. Zehazkiago esanda, gaur arratsaldeko 15:00etan hasi eta gauerdira arte hain zuzen. Tarte horretan, "ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada ertainak botako ditu eta zenbait lekutan handiak eta trumoitsuak izan daitezke. Zaparradekin batera txingorra (1 cm ingurukoa) egin dezake eta haize-bolada gogorrak izan daitezke (40-60 km/h)", Euskalmet-ek ohartarazi duenez.
Honenbestez, gaur, hilaren 12an, Usurbilen, "goizaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta goizean hodei gutxirekin edo partez hodeitua geratuko da; arratsaldean hodeiak ugarituko dira, eta zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geratuko da. Goizaldean noizbehinka zaparrada txikiak egin ditzake. Egunaren bigarren partean zaparrada ertainak eta noizbehinka trumoitsuak botako ditu, eta baliteke zenbait tokitan handiak izatea. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta goizaldean oso gogor batzuekin; arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da eta indarra galduko du. Tenperatura maximoak gutxi jatsiko dira".
Igandean, "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada ertainak egin ditzake han-hemenka, eta baliteke trumoitsuak izatea. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira".
Astelehenean, "zerua oso hodeitsu egongo da. Zaparrada ertainak egingo ditu, zenbait tokitan trumoitsuak izan daitezke; egunaren lehen partean zaparradak han-hemenka eta noizbehinka egingo ditu. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; eguerditik aurrera ipar-osagaitik finkatuko da, tarte biziekin. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da".
Informazio eguneratua, euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.