Maiatzaren 15etik 25era egingo den laugarren Euskaraldira begira gara jada. Usurbilen ekimena dinamizatzen ari den herri batzordeak larunbat eguerdi honetan, apirilaren 12an aurkeztu du izen-emate deialdia eta orohar, geure hizkuntza ohituretan eragitea xede duen ekimena sustatuko duen Hamaikakoa.
Euskaraldirako izena eman, informatu edota txapak zein gainerako baliabideak eskuratzeko aukera eskaini dute. Mikel Laboa plazan eginiko ekitaldia, gainera, hasi eta amaitu, kantuan egin dute, herriko sortzaileen eskutik. Albiste honi atxikitako bideoetan dituzue hain zuzen, eguerdiko 13:00ean eginiko ekitaldi hasiera eta amaierako uneak bideo banatan.