Hamargarren itzulia hasterako, partehartzaile gehienak itzuli dira frontoira denbora baino lehen. Batzuk korrika sartu dira orduerdia bete berritan, eta beste hainbat oinez 45 minutu inguru bete direnean. Orduan, frontoi ingurua jendez beteta zegoen, nahiz eta euria hasi duen. Txokolate jana egiten ari ziren elkartearen aurrean, eta proba ikustera jende ugari hurbildu da.
Hamargarren itzulia bederatzigarrena bukatu bezalaxe hasi da, partehartzaileen gehiengoa Atallurako bidea hartzera joan denean. Orain, gaua, euria eta hotza izango dituzte arerio nagusi, logura eta gosea ahaztu gabe. Ea gauak zer uzten digun.