Epaimahaiaren txanda orain, 3. Etumeta Literatura Lehiaketan

Noaua Aldizkaria 2025ko api. 14a, 08:51

Etumeta AEK literatura lehiaketara aurkezturiko sorkuntza lanak aztertu beharko ditu epaimahaiak. Sari banaketa, ekainaren 4an izango da.

Pasa den ostiralean, apirilaren 11n amaitu zen, Etumeta AEK euskaltegiak antolaturiko literatura lehiaketaren hirugarren ediziora idazlanak aurkezteko epealdia. Orain, “Etumeta AEK arduratuko da epaimahaikideei lanak bidaltzeaz, identifika ez ditzaten, baita, epaia ebatzi ondoren, hura bere egilearen datuekin lotzeaz ere”. Sari banaketa ekainaren 4an egingo dute. Irabazle bakarra egongo da, eta gehienez ere bi aipamen; bakoitzari diru saria eta oroigarria emango zaizkio.

3. Etumeta Literatura Lehiaketa
Hurrengo urratsak
-Etumeta AEK arduratuko da epaimahaikideei lanak bidaltzeaz, identifika ez ditzaten, baita, epaia ebatzi ondoren, hura bere egilearen datuekin lotzeaz ere.
-Epaimahaikideak hiru izango dira, eta Etumeta AEK-k aukeratuko ditu. Haien erabakia aldaezina izango da.
-Irabazle bakarra egongo da, eta gehienez ere bi aipamen; bakoitzari diru saria eta oroigarria emango zaizkio. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utzi dezake, merezitako lanik ez dagoela erabakiko balu.
-Sari banaketa ekainaren 4an egingo da. Bertan egingo da irabazlea publiko, irabazleari emailez jakinaraziko zaio aurretiaz.
-Sariak:
Txapelduna: 150€ko baliodun saskia, Hurbilagoren eskutik.
Aipamena: 70€ko baliodun saskia, Hurbilagoren eskutik.
-Parte hartzaile guztiak gonbidatuta egongo dira sari banaketara, eta oroigarri bana emango zaie.