Apirilaren 11n jaso zenutena, oporraldi aurreko azken astekaria izan zen. Datozen bi asteotan ez dugu aldizkaririk argitaratuko. Hurrengoa, 1031. zenbakiduna, maiatzaren 2an plazaratuko dugu. Ordurako oharrik duenak, apirilaren 25a baino lehen helarazi dezake bideotatik: erredakzioa@noaua.eus / 943 360 321.
Lan deialdiak
Lan-eskaintza bat baino gehiago plazaratu du NOAUA! Kultur Elkarteak azken egunotan. Albiste honetan bildu nahi izan dizkizuegu aipatu deialdi guztiok. Ondoko irudiotan ikus dezakezuen moduan, batetik, Usurbilgo herri hedabideak kazetaria eta publizitate arduraduna behar ditu. Interesdunek apirilaren 26a baino lehen helarazi beharko dute curriculuma erredakzioa@noaua.eus helbidera.
Bestalde, kultur elkarte honek Udalarekin batera ekainaren 30etik uztailaren 30era antolaturiko udaleku irekietarako hezitzaile eta zuzendarien lan-poltsa osatu nahi du. Curriculuma-k eta eskaturiko agiriak apirilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira.