Txapelketa hasieratik aurreko postuetan kokatu zen Arroyo, baina azken saiora lidergotzatik brila bateko desabantailarekin iritsi zen. "Azken saioan ordea, ederki aritu zen eta horri esker txapelarekin borobildu zuen Gipuzkoako Bola Txapelketa", Yoko Garbi elkartetik aditzera eman digutenez.
Txapelketako azken tiraldian fin aritu zen usurbildarra, lau brilako aldea atera baitzien podiuma osatu zuten gainerako lehiakideei: Ibon Miner taldekideari eta Jose Mari Etxebeste Amasa-Villabona taldeko ordezkariari.
Mikel Arroyo usurbildarrak Ereñotzuko Ur Mia taldearekin hartu du parte txapelketan.
Gizonezkoen sailkapena
- Mikel Arroyo (Ur Mia, Ereñotzu), 178 brila.
- Ibon Miner (Ur Mia, Ereñotzu), 174 brila.
- Jose Mari Etxebeste (Amasa-Villabona), 174 brila.
- Xabier Lazkano ( Ategorrieta), 171 brila.
- Garbiñe Alustiza (Zerain), 147 brila.
- Olatz Larrañaga (Ategorrieta), 146 brila.
- Nekane Etxeberria (Ategorrieta), 137 brila.
- Beatriz Unzue (Amasa-Villabona), 120 brila.