Kafe Amona Klara saltokian askotariko produktuak eskainiko dira. Artisau-ogi laberatu berria, tokiko osagaiekin egindako gozoak eta kafe bereziak, besteak beste. "Inguruko ekoizleen eskutik, xehetasun guztiekin zaindutako eskaintza, oroitzapenak gogora ekartzeko eta “amonaren etxean egotearen” sentsazioa sortzeko", saltoki berriko arduradunek adierazi dutenez.
Saltokiko giroak ere filosofia hori islatuko du: "atsedenaldi lasai baterako edo lagunekin zein senideekin bilerak egiteko leku aproposa izateko diseinatuta dago", Urbilek prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez.
Kafetegi-okindegi berria beheko solairuan egongo da, "Urbilen plaza nagusiaren ondoan, eta terraza gune bat izango du bisitarien gozamenerako".