Modulo bidezko auzo-konpostaguneak ipiniko dira, Ugartondon duela urtebete jarritakoaren modukoak. Dena den, lanak hasi aurretik, udala harremanetan jarriko da auzo-konpostagune bakoitzeko erabiltzaileekin, jakinaren gainean egon daitezen.
Udaletxetik azaldu dutenez, "hainbat helburu ditu inbertsioak: azpiegiturak berritzen jarraitzea, espazio publikoa hobeto aprobetxatzea, eta irisgarriagoak eta erosoagoak izan daitezela bermatzea".
Auzo- eta auto-konposta egiteko eskaera urte osoan zehar egin daiteke. Udalak hornitzen du egituratzailea, eta hustu ere udalak egiten du, taldeak horrela nahi izanez gero.