Udajolas udaleku irekia da, 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoei (HH3-LH6) zuzendua dagoena. "Helburua herriko haurrei zein gazteei euskarazko aisialdi eskaintza egokia (hezitzailea eta baloreetan oinarritua) bermatzea da, euskararen normalizazioa bultzatzeko. Udalaren zerbitzua bada ere, Noaua kultur elkarteari esleitua dio kudeaketa".
Aldaketak egutegian
Normalean, Usurbilgo festak amaitu eta biharamunean ematen zaio hasiera Udajolasi eta uztailaren 30ean amaitu izan ohi da. Aurten, aurreko urteetan baino lehenago abiaraziko da Udajolas; ekainaren 30ean. Bukatu, aldiz, orain arte bezala, uztailaren 30ean amaituko da. Baina 2025eko Usurbilgo jaiak uztailaren 1etik 6ra ospatuko direnez, uztailaren 2tik 4ra ez da Udajolasik izango.
Gurasoekin bilera, ekainaren 17an
Udaleku hauei buruzko xehetasun gehiago ekainaren 17an jasoko dituzte izena emandako gaztetxoen gurasoek, arratsaldeko 17:00etan Sutegiko auditorioan.
Udajolas NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak antolatzen dute, elkarlanean. Izena emateko epea apirilaren 16an itxi zen.