1952an jaiotakoen topaketa
Maiatzaren 3an Andatza tabernan elkartzekotan dira 1952an jaiotako herritarrak. Dena den, apirilaren 25era arteko epealdia finkatu dute izena emateko. Horretarako, apuntatzeko alegia, telefono zenbaki honetara deitu beharko da: 620 516 715 (Javier).
1960an jaiotakoen topaketa
1960. urtean jaiotako herritarrak maiatzaren 10ean bilduko dira Atxega jauregian. Izen-ematea hala ere, apirilaren 25a baino lehen egin beharko da. Ospakizun honen antolatzaileek telefono zenbaki bat jarri dute interesatuen eskura: 655 720 666.
1968an jaiotakoen topaketa
Apirilaren 26an bazkaritarako bilduko dira Patri jatetxean baina apirilaren 22a baino lehen eman beharra zegoen izena.