Etxeko berri

Astebete barru hurrengo aldizkaria, NOAUA! K.E.-ren lan deialdietan izena emateko azken txanpa

Noaua Aldizkaria 2025ko api. 24a, 08:58

NOAUA! Kultur Elkarteari lotutako zenbait oharren berri duzue lerrootan.

Apirilaren 11n jaso zenuten azken astekaria. Ordutik ez dugu aldizkaririk argitaratu. Hurrengoa, maiatzaren 2an jasoko duzue, astebete barru honenbestez. 1031. zenbakidun astekarirako oharrik duenak, apirilaren 25a baino lehen helarazi dezake bideotatik: erredakzioa@noaua.eus / 943 360 321.

Lan deialdiak
Lan-eskaintza bat baino gehiago plazaratu du NOAUA! Kultur Elkarteak azken asteotan. Albiste honetan bildu nahi izan dizkizuegu aipatu deialdiok. Ondoko irudiotan ikus dezakezuen moduan, batetik, Usurbilgo herri hedabideak kazetaria eta publizitate arduraduna behar ditu. Interesdunek apirilaren 26a baino lehen helarazi beharko dute curriculuma erredakzioa@noaua.eus helbidera.

Bestalde, kultur elkarte honek Udalarekin batera ekainaren 30etik uztailaren 30era antolaturiko udaleku irekietarako hezitzaile eta zuzendarien lan-poltsa osatu nahi du. Curriculuma-k eta eskaturiko agiriak apirilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira.