Jaiegunotan herri honen ezagutzan sakontzeko aitzakia ederra izaten ari gara 650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren eskutik. Zenbait bisita gidatu antolatu dira, horien artean, Alkartasuna kooperatibaren eta Sagardoaren Unibertsitatearen eskutik, hurrengoa. Larunbatean izango da, hilaren 26an. Sagardoaren kultura hobeto ezagutzeko aukera berri bat izango dugu Aginagan, urtean bitan antolatu ohi duten bertso-ibilaldiari esker.
Jakoba Errekondok gidatuko du ekimena. Hainbat argibide eskainiko ditu. Berarekin batera izango dira ibilaldia girotzen Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariak. Segidan dituzue xehetasun gehiago, baita 650 Usurbil Bizi herri egitasmotik ekainera arte iragarritako gainerako bisita gidatuen berri ere:
650 Usurbil Bizi bisita gidatuak
Apirilak 25, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Apirilak 26, larunbata
10:30-13:30 Bertso-ibilaldia: “Sagardoa eta errioa, gure historia” Aginagako plazatik, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Jakoba Errekondoren azalpenekin.
Apirilak 30, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Maiatzak 4, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Maiatzak 18, igandea
10:00-13:00 Usurbilgo sagardo kultura, sagardoaren eskulturaren plazatik.
Maiatzak 24, larunbata
11:00-12:15 Salbatore elizaren ondarea bisita gidatua.
Maiatzak 25, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua (erdaraz).
Maiatzak 28, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Maiatzak 30, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Ekainak 7, larunbata
11:00-12:15 Gerraren Memoria ibilbidea.
Ekainak 8, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.
Ekainak 21, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia.
Ekainak 22, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Ekainak 25, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Maiatzak 27, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus