Finalerako sailkatuak zeuden eta txapelketa irabaztear izan dira. Azkenean, Euskal Telebistak asteotan eskainitako "Harri Herri" harri-jasotze lehiaketako txapeldunorde izaten amaitu du Usurbilgo Lur Errekondok zuzenduriko Ibiur taldeak.
Gogoan izan, emakumezkoen zein gizonezkoen txapelketa jokatu da asteotan. Emakumezkoenean lehiatu den taldeetako bat izan da Usurbilgo kirolariak zuzendurikoa. Igande honetan, apirilaren 27an, euskarazko telebista katean eskaini duten final handirako sailkatu zen Ibiur, martxoaren 31ko finalaurrekoan. Ergobia taldearen aurrean nagusitu zen. Atzoko finalean, aldiz, Naroa Arrutik zuzenduriko Mollarri izan zuten lehiakide.
Bi taldeak oso paretsu ibili ostean, lehia ikusgarria eskaini zuten. Azken emaitza, 35-41 izan zen, Mollarrikoen alde. Gizonezkoen finala ere jokatu zen; Joseba Ostolazaren Laukariz taldea nagusitu da Zelairen Etxauri taldekoen aurrean.
ETB-k atzo eskainitako saioa esteka honetan ikus dezakezue osorik: https://eitb.eus/N_9VrVLY/
EMAKUMEZKOEN FINALA | |||||
KOADROA | KUBIKOA | ZILINDROA | BOLA | DENBORA | |
IBIUR | 7 | 22 | 25 | 17 | 4:52 (+1:00) |
MOLLARRI | 8 | 21 | 25 | 18 | 4:58 (+1:00) |
HARRI BALDARRA | |||||
JASOALDIAK | |||||
IBIUR | 35 | ||||
MOLLARRI | 41 |
GIZONEZKOEN FINALA | |||||
KOADROA | KUBIKOA | ZILINDROA | BOLA | DENBORA | |
ETXAURI | 6 | 16 | 24 | 14 | 4:02 (+1:00) |
LAUKARIZ | 5 | 16 | 24 | 17 | 4:03 (+1:00) |
HARRI BALDARRA | |||||
ETXAURI | 28 | ||||
LAUKARIZ | 23 |