Aurrekaririk gabeko itzalaldia izan da azken orduotan iberiar penintsula osoan. Astelehen eguerdiko 12:33an ohiko bizimodua eten zuen argindarraren etenaldiak. Udalerri honetan ia ordubete iraun zuen tarte horrek. Inguruko herrietan nahiz Euskal Herritik kanpo ordu askoz gehiago.
Azken orduotan zabaldutako bi oharren berri segidan. Bart, Usurbilen soilik ez, Gipuzkoan argindarraren ehuneko ehuna berrezarria zegoela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Industira, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun arloetako sailburu Mikel Jauregik sare sozialen bidez astelehen gau honetan. Gaur goizaldeko 7:00etarako Araban, Bizkaian eta Gipuzkoa osoan normaltasuna erabatekoa zela berri eman du, "dena martxan dago" ziurtatu du. Halere, badaezpada ohartarazi duenez, "arazo txikiak" gerta daitezke oraindik".
Bestalde, atzoko itzalaldiak eragin handiena garraio zerbitzuetan eragin zuen, bereziki trenbideetan. Donostia eta Matiko lotzen dituen tren zerbitzua, Usurbilgo udalerria alderik alde zeharkatzen duena erabat berrezarri duela jakinarazi du Euskotrenek astearte goizalde honetan. Pixkanaka, gradualki berrezarri ditu zerbitzuok Euskotrenek.