Odola emateko aukera, datorren zubiaren ostean

Noaua Aldizkaria 2025ko api. 30a, 08:20

Datorren astelehenean, maiatzaren 5ean, izango da berriz, odola emateko aukera.

50 urte beteak dituen Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin egin ohi duen odola emateko hurrengo deialdia ate joka dugun zubiaren osterako, maiatzaren 5erako antolatu du.

Odola ematea
Eguna: maiatzak 5, astelehena.
Ordutegia: 16:30-20:10.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.

Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus

Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.