beterri-buruntza

Beterri-Buruntza mankomunitateak ekintzaileei zuzendutako formakuntza saioak iragarri ditu

Erredakzioa 2025ko api. 29a, 13:32

Beterri-Buruntza Mankomunitateak negozio berrien sorrerarako eta martxan dauden enpresen kudeaketarako balekoak diren formakuntza saioak eskainiko ditu. Lehena maiatzaren 7an egingo da. Izena emateko epea zabalik da.

Eskualdeko ekintzaileei eta negozio txikien titularrei zuzendua dago eta helburu nagusia “enpresaren kudeaketa gaitasunak indartu eta tokiko negozioen eraginkortasuna hobetzea da”. Horretarako 7 tailer praktiko eskainiko dira maiatzetik ekainera, “negozio-proiektu baten arrakastarako ezinbestekoak diren alderdiak jorratuz”.

 

Tailerren programa

Saioak goizez egingo dira, 9:30etik 13:30era, eta honako gaiak landuko dira:

  • Maiatzak 7 asteazkena: Ekiten ari naiz: Zer kontuan izan behar dut?
  • Maiatzak 14 asteazkena: Ideiatik aukerara: bideragarritasun plana.
  • Maiatzak 21 asteazkena: Merkatu eta Marketina: Zure negozioaren mapa diseinatu.
  • Maiatzak 28 asteazkena: Nire negozioaren zenbakiak: Finantzak erraz!
  • Ekainak 4 asteazkena: Enpresaren alderdi juridikoak: Seguru abiatu!
  • Ekainak 6 ostirala: Enpresaren zerga betebeharrak ulertzen.
  • Ekainak 18 asteazkena: Gizarte Segurantza: enpresaren betebeharrak.

 

Saio guztiak Hernanin eskainiko dituzte

Saio guztiak Beterri-Buruntza Mankomunitatearen egoitzan emango egingo dira: Akarregi Industrialdea 10, 2. solairua, 204 bulegoa, Hernanin.

“Ekimen honek Beterri-Buruntzako Mankomunitatearen konpromisoa berresten du eskualdeko ekonomia garatzeko, tokiko negozioen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko tresna praktikoak eta errazak eskainiz”, Beterri Buruntza Mankomunitateak aditzera eman duenez.

 

Izen-ematea

Nahi adina tailerretan eman ahal izango da izena, pertsona bakoitzak dituen prestakuntza edota premien arabera. Plazak mugatuak direnez, izen-ematea aldez aurretik egitea gomendatzen da. Galdetegi honen bidez eman daiteke izena: https://labur.eus/entnycoq

 

Informazio gehiago

ekintzailetza@beterriburuntza.eus

943 24 45 23

https://beterriburuntza.eus