Usurbilgo jaiak

Herriko festen hasiera noren esku utzi proposatzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 6a, 11:16

Sortzaileek, zaintzaileek, kirolariek, euskaltzaleek... Norbanako nahiz herri eragile hainbatek izan du ohorea urte luzez Usurbilgo jaiei hasiera emateko. Segidan dituzue zerrendatuak, 2002tik  aurreko urtera arte herriko festei ekiteko ohorea izan dutenak. Aurten nor edo nortzuk izatea nahiko zenuke? Azken edizioetan gertatu bezalaxe, jai batzordeak herriaren esku utzi du erabaki hau.

Gogoan izan, uztailaren 1etik 6ra ospatuko dira herriko festak. Festei hasiera ofiziala emango dien txupinazoa nork piztuko duen erabakitzeko hitza hartzeko aukera izango duzue maiatzaren 23ra arte.

Horretarako bi modu izango dituzue. Alde batetik, zuen festei hasiera emateko hautagaitza online helarazi ahalko duzue kultura@usurbil.eus helbidera. Bestela, albiste honi atxikitako irudian duzuen kutxetako batean idatziz ere zuen ekarpena egin ahalko duzue. Ontzi hauek udaletxean, Potxoenean, Sutegin eta Oiardo kiroldegian jarri ditu Usurbilgo Jai Batzordeak.

"Nork botako du txupinazoa? Esaiguzu nork eta zergatik bota behar lukeen", egin diete gonbita herritarrei.


Usurbilgo jaiei hasiera emandakoak
2002 Iñaki Urkia.
2003 Egin eta Egunkariako langileak.
2004 Alustiza.
2005 Amaia Zubiria.
2006 Antzerki taldea.
2007 Amador Granados.
2008 Juan Mari Torrealdai eta Olatz Altuna.
2009 Eskubaloi eta Judo taldekoak.
2010 Helduen danborradako kideak.
2011 Usurbil Zero Zabor.
2012 Atzegiko kideak.
2013 DYAko kideak.
2014 Eskubaloiko nesken taldea.
2015 Kilometroak.
2016 Dantza taldea.
2017 Hurbilago.
2018 Gaztainak erretzen ibiltzen den koadrila.
2019 Esther Arrojeria eta Estitxu Berasategi.
2022 Odol-emaileen elkartea.
2023 Gazte mugimendua.
2024 Adineko emakume zaintzaileak.
2025 ??.