Goiz korapilatsua A8 autopistan

Noaua Aldizkaria 2025ko api. 30a, 10:00

Bi ezbehar izan dira A8 autopistan Irungo noranzkoan.

Asteazken goiz korapilatsua errepideetan. Ezbehar bana izan da A8 autopistan, bat Orion, bigarrena Usurbilen, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzatik aditzera eman dutenez.

Usurbilgoari dagokionean, hainbat ibilgailuren arteko talka gertatu da errepide horretako 31. kilometroan, Donostiara bidean. Noranzko horretan, erreietako bat itxi behar izan dute istripuaren ondorioz. Errei horren itxierak, gainera, bost bat kilometroko auto-ilara eragin du. Zabalik da jada, errei hori.

Halere, adi inguru horretan. Izan ere, lanetan ari dira A8 autopistako zonalde berean; zehazkiago esanda, 31. eta 32. kilometroetan, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzatik ohartarazi dutenez.