Eskubaloi, pilota, futbol eta boleibol partidak zubi honetan

Noaua Aldizkaria 2025ko api. 30a, 08:03

Bat baino gehiagorentzat gaur hasiko den asteburu luze honetan ez dute etenik izango kirol hitzorduek. Ostegun honetatik, maiatzaren lehenetik aurrera jokatuko dira lehen neurketak. Izan ere, pilota, boleibol, eskubaloi eta futbol partidak izango ditugu. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Boleibola Oiardon
Maiatzak 2, ostirala
11:00 Infantil mutilak: Usurbil-Aldapeta


Pilota Usurbilen
Maiatzak 4 igandea
17:00 Herriarteko Txapelketa, Eibarren: Eibar-Usurbil (Joaneko partida)

Maiatzak 9 ostirala
Iluntzean: Herriarteko Txapelketa, Usurbilen:
Usurbil-Eibar (itzulerako partida)


Eskubaloia Oiardon
Maiatzak 3, larunbata
11:30 Senior mutilak: Saizar Usurbil K.E.-Aritzbatalde Taberna ZKE
17:30 Senior neskak: Urbil Usurbil K.E.-Urola E.K. Const. Antio

Zozketak: bi zozketa egin ditu azkenaldian Usurbil Kirol Elkarteak. Batetik, Oportoko eskubaloi txapelketari lotutako errifen zozketa apirilaren 26an egin zuten. 2487 izan zen zenbaki saritua. "Opari Box" bat irabazi du zenbaki horren jabeak. 15 egun izango ditu sari hori jasotzeko. Egun berean, bestalde, eskubaloi taldeen bilgunearen ohiko zozketa egin zuten. 0032 izan zen zenbaki saritua. Zenbakiaren jabeari arkume bat egokitu zaio. Usurbil K.E.-rekin hartuemanetan jartzeko usurbilkirolelkartea@gmail.com helbidera idatzi daiteke.


Futbola
Haranen
Maiatzak 1, osteguna
11:00 Ohorezko jubenilak: Usurbil FT-Hernani CD B

Maiatzak 3, larunbata
10:00 Infantil mutilak: Usurbil FT C-Santo Tomas Lizeoa B
11:45 Infantil txiki: Usurbil FT-Euskalduna
16:00 Erregionalak: Usurbil FT B-Irauli Bosteko KK

Maiatzak 4, igandea
09:30-13:30 Futbol Eskola
16:00 Kadete mutilak: Usurbil FT-Arrupe Chaminade CDDF D


Haranetik kanpo
Maiatzak 1, osteguna
09:30 Infantil neskak, Elgoibarren: Elgoibar CD-Usurbil FT B

Maiatzak 3, larunbata
10:30 Infantil mutilak, Lazkaon: Lazkao KE A-Usurbil FT B
10:30 Infantil mutilak, Debako Errotazarren: Amaikak Bat FT-Usurbil FT
11:10 Infantil neskak, Donostiako Cesar Beniton: Intxaurdi KE C-Usurbil FT
17:00 Preferente mutilak, Errenteriako Fanderian: Touring KE B-Usurbil FT

Maiatzak 4, igandea
10:45 Kadete neskak, Errenteriako Fanderian: Touring CD B-Usurbil FT
11:00 Jubenilak, Herreran: Sporting Herrera-Usurbil FT B