Aranerrekako parkeak itxura desegokia jaiegunotan

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 3a, 14:01

Ondoko irudiotan ageri den moduan dago Aranerrekako parkearen zubi ingurua.

Udaberri giro beteko egunotan, urtean zehar bezala, asko dira goizetik gauera, noiznahi Aranerrekako parkera doazenak osteratxoa egitera, edota bertan atseden hartzera. Laburbilduz, eremu eder horretaz gozatzera. Atzo, ordea, herrikide batek ohartarazi zigun ez zuela itxura egokiena parke horretan dagoen zubiak.

Larunbat honetan ere ikusteko moduan izan garenez, itxura bera du. Usurbilgo Udaletik ohartarazi moduan, "herrigunean bertan dugun espazio natural handienetako bat, erabat zikinduta" dago. Egoera hau tarteko, aipatu erakundetik nabarmendu dutenez, "halako jarrerek ez dute lekurik gure herrian: denok dugu espazio publikoaz gozatzeko eskubidea, baita errespetuz tratatzeko erantzukizuna ere".