Erwan Le Prado organistak kontzertua eman du Salbatore Elizan

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 3a, 21:52

Erwan Le Prado organista frantsesak kontzertua eman du arratsaldean Salbatore Elizan Gipuzkoako Organoak Plazara 2025 zikloaren barnean.

Gipuzkoako Organoak Plazara 2025 kontzertuz gainezka zetorren, eta nolaez, horien artean, gure herriko eliza ere hautatua izan da. Donostian, Azkoitian, Bergaran, Ataunen eta Usurbilen osatu dute ziklo hau, eta gure herrian Erwan Le Prado izan da kontzertua emateaz arduratu den organista.

Parisko kontserbatorioan zoildutako organista da Le Prado. Hainbat sari jasoa da nazioarteko lehiaketetan, eta munduko zenbait txokotan eman ditu kontzertuak. Egun, Caengo Kontserbatorioko organo irakaslea da, eta 2023tik Birminghamgo Unibertsitateko eta Goi Kontserbatorioko irakasle gonbidatua da. 

Usurbilen eskaini duen saioan, J. Langlaisen Rhapsodie Grégorienne jo du lehendabizi, O. Messiaenen Chants d'oiseaux extrait du "Livre d'Orgue" Joie et clarté des corps glorieux extraits des "Corps Glorieux" lanarekin jarraitu du, C. Francken Pastorale Opus 12 eta Final opus 21 jo ditu ondoren, eta amaitzeko C.M, Widorren Adagio et Final extrait de la 6ème symphonie.