2025/06/19 09:00-18:00

Jardunaldia

Jakin Jardunaldia

Jakin Jardunaldia
Artzabal, Usurbil

Ordua: 09:00-18:00.
Tokia: Artzabal.
Jakin Jardunaldia: "Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen".
Zehaztasunak: "Jardunaldiak kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi du, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez".

08:45-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:30 Sarrera: ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena: Haritz Azurmendi (Jakin), Aitor Bengoetxea (UEU), Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo Udala).

Kokapen teorikoa eta auzien aurkezpena:
9:30-10:30
Kooperatibismo lurraldetua Katalunian. Anna Gabriel i Sabaté (Politikaria eta Ateneu Cooperatiu de la Catalunya Central-eko kidea).
10:30-11:15 Kooperatibismo eraldatzailearen pentsamenduaren oinarriak. Enekoitz Etxezarreta (Ekonomian doktorea, EHUko irakaslea, GEZKI institutuko kidea).
Kaferako tartea.
11:45-12.30 Lankidetza publiko kooperatiboaren oinarriak eta erronkak. Arianne Kareaga (Giza Zientziak eta Hezkuntzan doktorea, MUko irakaslea, LANKI ikertegiko kidea).
12:30-13:15 Herrigintza kooperatiboa herri-agintaritzatik. Ion Muñoa Errasti (Eusko Jaurlaritzako Komunikazio eta Gizarte Berrikuntzako idazkari nagusia).
13:15-15:00 Bazkaltzeko tartea.

Proiektu kooperatiboen eta instituzioen elkarlanerako erronkak.
15:00-16:30 Mahai-ingurua : Korapilo eta askabide juridiko-administratiboak.
Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (Udalbiltzako idazkari kontu-hartzailea).
Xabier Barinaga-Rementeria Zabaleta (Kide Aholkularitza)
Aitor Bengoetxea Alkorta (Zuzenbidean doktorea, EHUko irakaslea, GEZKI institutuko kidea. UEUko zuzendaria).
Moderatzailea: Mikel Valero (Hiritik At kooperatibako kidea).
16:30-17:30 Parte-hartze dinamika: Erronken jasoketa kolektiboa.

Matrikulazioa eta informazio gehiagorako: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.