2025/06/20 09:00 - 14:00

Jardunaldia

Jakin Jardunaldia

Jakin Jardunaldia
Artzabal, Usurbil

Ordua: 09:00-14:00.
Tokia: Artzabal.
Jakin Jardunaldia: "Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen".
Zehaztasunak: "Jardunaldiak kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi du, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez".

Herri kooperatibak eta praktika kooperatibo eraldatzaileak.
9:30-10:30 - Hitzaldia: Herri Kooperatiben ideia politikoa. Beñat Irasuegi Ibarra (Ekonomia Sozial Eraldatzailean aditua, Olatukoopeko kidea).
10.30-11.30 - Solasaldia praktika kooperatiboetako kideekin I:
-Herri Kooperatibak: Bakaikuarrok, Aginaga Biziberritzen.
-Eskualde garapena: Lea Artibai Fundazioa, Biziola gizarte ekimeneko kooperatiba.

Kaferako tartea
12.00-13.00 - Solasaldia praktika kooperatiboetako kideekin II
-Nekazaritza: Garro barazki biologikoen kooperatiba, Aleko nekazaritza test gunea.
-Zaintza: Zaindu Leitzaldea.
13.00-14.15 - Esperientzia-truke azoka (*13.45 Bea Egizabal umoregilearekin azokari itzulia).
14.30 - Amaiera eta Txotxa.

Matrikulazioa eta informazio gehiago: ueu.eus atarian.
Antolatzaileak: UEU, Jakin, Usurbilgo Udala.