Ekitaldi zikloa iragarri du Sutegi udal liburutegiak hilabete honetarako. Solasaldi, ipuin kontaketa edota proiektu aurkezpen bat iragarri dituzte kultur-etxetik. Amaia Egidazuk eta Maite Francok ipuin kontaketa saio bana eskainiko dute, 4-5 eta 6-8 urte artekoentzat hurrenez hurren.
Horrez gain, ziklo honi hasiera emango diona, Harkaitz Canoren Orkestra Lurtarra izeneko liburuari buruzko solasaldia izango da. Liburu honen aleak aurrez eskuratu ahalko dituzte, hitzordura joan asmo dutenek.
Azkenik, Yolanda Arrietak "Idazketaren alde" izeneko proiektua aurkeztuko du Sutegiren ziklo honen baitan.
Ekintza zikloa liburutegian
Maiatzak 7, asteazkena
18:00 Irakurketa Solasaldia: “Orkestra Lurtarra” Sutegi Udal liburutegian.
Norentzat: 9 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat. Iraupena: 1,3 ordu.
Izen ematea: Udal liburutegian.
Zehaztasunak: "Mintzagai izango dugun liburua, Harkaitz Canoren Orkestra Lurtarra liburua(k) eskuragarri dituzue".
Maiatzak 14, asteazkena
18:00 Maite Francoren ipuin kontaketa Sutegi Udal Liburutegian.
Nori zuzendua: 6-8 urte bitarteko haurrentzat.
Iraupena: 1 ordu
Maiatzak 20, asteartea
18:30 "Idazketaren alde": proiektu aurkezpena Yolanda Arrietaren eskutik, Sutegi Udal Liburutegian.
Iraupena: 1,15 ordu.
Nori zuzendua: publiko zabalari zuzendua.
Maiatzak 29, osteguna
18:00 Amaia Egidazuren ipuin kontaketa Sutegi Udal Liburutegian.
Nori zuzendua: 4-5 urte bitarteko haurrentzat.
Iraupena: 1 ordu.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.