Maiatzaren 10ean

Lehen urtebetetze ospakizuna antolatu du Txirikordak

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 5a, 17:35

Belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioko elkarbizitzak lehen urtea bete du eta ospatzera doazela iragarri dute. Ugartondon kokaturiko Txirikordan bizi diren 18-30 urte arteko zein 65 urtetik gorako hamasei etxebizitzetan bizi diren herrikideen komunitateak bizileku atarira irten eta gainerako usurbildarrekin batera ospatu nahi dute lehen urtemuga.

Horregatik eta horretarako antolatu dute, urteurren festa hau larunbaterako, maiatzaren 10erako.

Txirikordaren lehen urtebetetzea
Maiatzak 10, larunbata
18:00 Mural margoketa (haurrei zuzendua).
18:00-18:30 Toka txapelketarako izen-ematea (dohainik).
18:30 Toka txapelketa.
19:00 Buruhandiak.
20:00 Anuk eta Elene.
*Luncha ere izango dugu, eta txosna moduko bat irekiko dugu.
Antolatzailea: Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa.