Lau hamarkada, berrogei urte betetako bi herri eragileen urteurrenak ospatuko dira hurrengo asteotan; azaroaz geroztik gorazarre ziklo betean den Zumarte Musika Eskolarena eta Ziortza Gazte Elkartearena.
Azken horrek, Ziortzak maiatza amaieran ospatuko du urteurrena, hilaren 23ko asteburuan hain zuzen. Plazaratu berri du urteurren jaialdiko egitaraua. Segidan duzue; erronka, tailer, herri bazkari edota elektrotxaranga artean joango zaigu urtemuga ospakizuna.
Ziortzak 40 urteko ibilbidea osatu du eta ospatzera doaz honenbestez. "Aurtengo urtea berezia izango da, 1985ean sortu zen Ziortza Gazte Elkarteak 40 urte betetzen ditu!", gogorarazi zuten berriki sare sozialen bidez.
Maiatzaren 23an eta 24an izango da urtemuga festa, aipatu moduan. "Gogotsu gaude egun berezi hauek zuekin guztiekin ospatzeko", iragarri dute.
Produktuen katalogoa
Bide batez, gogoan izan, urteurren berezi honi begira, gainera, bilguneak dituen produktuen katalogoa argitaratu du Ziortzak bere sare sozialen bidez.
-Katalogoa.
Ziortza gazte elkartekoekin hartuemanetan jartzeko bideok dituzue: ziortzage@gmail.com edo Instagram bidez @ziortzage helbidean.
Ziortzak 40 urte
Maiatzak 23, ostirala
17:00 Tailerrak LH5-DBH4 bitarteko gazteentzat: Eiti, Oier Agirresarobe, Olatz Zabaleta eta Pello Ibargoyen.
Maiatzak 24, larunbata
10:00 Esnadeia.
10:30 Txupinazoa eta txokolatada Mikel Laboa plazan.
Ondoren, Strong Zumba saioa.
11:30 Gazteen erronka erraldoia.
12:00 Eskulan tailerrak haurrentzat Dema plazan.
14:30 Herri bazkaria Mikel Laboa plazan.
17:30 Borobilean elektrotxaranga.
Horrez gain:
-Maiatzak 23 (17:00-19:30) eta maiatzak 24 (10:30-14:30): argazki erakusketa interaktiboa.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.