Energia trantsizioaz solasaldia etzi

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 6a, 09:03

"Energia trantsizioa bai, baina, nola?" izenburupean, mahaingurua eta solasaldia antolatu du Sortalde Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitateak ostegunerako, maiatzaren 8rako.

Bestela ere bai, azken urteotan, azken egunotan are gehiago, pasa den asteko itzalaldiaren ostean. Hizpide izaten ari da energia trantsizioaren gaia. Hain zuzen, Sortalde Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitateak Sutegira ekarriko du etzi, maiatzaren 8an. Izan ere, mahaingurua eta horren ostean solasaldia iragarri du ostegun arratsaldeko 19:00etan kultur-etxeko auditorioan, "energia trantsizioa bai, baina, nola?" izenburupean.

"Trantsizio ekosoziala gaur egungo erronkarik handienetakoa dugu: erregai fosiletan oinarritutako energia sorkuntzatik, berriztagarrietara aldaketa egitea, tokiko beharretara zuzenduta, kudeaketa eta gobernantza komunitarioa oinarri duela. Halaber, energia sorkuntza berriztagarriei mugarik jarri behar al zaie? Berriztagarria eta jasangarria uztargarri izateko zeintzuk dira baldintzak?".

Galdera horien bueltan ariko dira Sortaldek ekitaldirako gonbidaturiko punta puntako hiru ikerlari: Aitziber Sarobe, Iñaki Bárcena eta Markel Peñalva. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da.