Usurbilgo jaiak hasi aurreko astean banatzen du Udalak etxez etxe; herriko festen berri ematen digun euskarriaz ari gara. Egitarauak urtero izan ohi duen itxura lehiaketa bidez erabakitzen du jai batzordeak. Aurtengo ere diseinu lanak aurkezteko txapelketa antolatu du. Sorkuntza lanak maiatzaren 23ra arte aurkezteko epealdia finkatu dute.
Segidan duzue lehiaketa honen oinarrien berri:
Egitarau diseinu lehiaketaren oinarriak
Lehiaketaren izaera: publikoa eta irekia.
Nori zuzendua: norbanakoak zein taldeak aurkeztu daitezke. Taldeen kasuan kide bat izendatuko da lanaren arduradun.
Lanaren ezaugarriak:
-Originala, argitaratu gabea, beste lehiaketetan parte hartu gabea izan beharko du.
-Nahi adina lan aurkeztu daitezke.
-Egitaraua bere testuan oinarritu beharko da, Potxoenean edo kultura@usurbil.eus helbide bidez eskuratu beharko da. Usurbilgo Udalak adierazitako logoak jaso beharko ditu.
-Euskaraz egin beharko da. Irabazleak, gaztelaniazko bertsio laburtua jasoko duen tamaina txikiagoko eskuorria prestatu beharko du.
-Lanaren neurria librea izango da.
Saria: 500 euro.
Lanen aurkezpena:
-Nola: euskarri digitalean (pendrive batean eta pdf formatuan) eta paperean.
-Proposamen bakoitzeko bi kartazal aurkeztuko dira (bakoitzean kanpoaldean egilearen izengoitia, A edo B kartazala den eta Santixabel egitarauaren lehiaketa adierazi beharko da):
A kartazala: aurkezleari buruzko datuak bilduko dira: izen-abizenak edo taldearen izena, IFZ/IFK,
helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta hura identifikatzeko behar den beste edozein datu.
B kartazala: proposatzen den diseinua joango da, euskarri digitalean eta paperean.
-Epea: maiatzaren 23a baino lehen.
-Non: postaz udaletxera helarazi beharko da (Usurbilgo Udala / Kultura Saila / Joxe Martin Sagardia z.g. 20170 Usurbil). Lana postaz bidalitako egunean, posta-bulegoan bidalitako data justifikatu beharko da eta egun berean emaila bidali beharko da kultura@usurbil.eus helbidera.
Oharrak:
-Lan irabazlea aukeratzerakoan, epaimahaiak kontuan izango du lana inprimatzeak izango duen
kostua. Inprimaketa kostuak, beti ere, bat etorri behar du udalak aurreikusita duen aurrekontuarekin. Gehiegizko gastua lana baztertzeko arrazoia izan liteke.
-Kartazaletan eta B kartazaleko dokumentazioan izengoitia ez den beste izenik erabiltzen bada identifikatzeko, eta izen horrek parte-hartzailea zein den jakiteko bidea ematen badu, parte hartzaile hori lehiaketatik kanpo geldituko da.
-Aurkeztutako lanetan hizkuntza eta irudien erabilera ez sexista bermatu behar da. Pertsonen irudiak erabiltzekotan, emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta ez estereotipatuan islatu behar da. Izan ere, emakumezkoak eta gizonezkoak neurri berean ekintzaile eta protagonista modura agertu behar dira, 1/2023 Dekretuak, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legeak agintzen duen modura.
-Saria eman gabe geratu ahal izango da, baldin eta aurkeztutako lanek ez badute behar besteko
kalitaterik.
-Lanaren jatorrizko diseinuak inprimatzerakoan, aldaketaren bat izan lezake. Irabazleak, egitarauko azken aldaketak egin beharko ditu inprentara eraman aurretik.
-Hautatutako diseinuaren egileak Usurbilgo Udalari lagatzen dizkio ustiapen eskubideak. Lehiaketara aurkeztutako lanekin Udalak erakusketa bat egin lezake.
-Lehiaketan parte hartzeak ezinbestean dakar oinarri hauek onartzea.
Informazio gehiago:
usurbilkultura.eus
kultura@usurbil.eus
943 371 999