Ekitaldi zikloa iragarri du Sutegi udal liburutegiak hilabete honetarako. Solasaldi, ipuin kontaketa edota proiektu aurkezpen bat iragarri dituzte kultur-etxetik. Ziklo honi hasiera emango diona, Harkaitz Canoren Orkestra Lurtarra izeneko liburuari buruzko solasaldia izango da, asteazken honetan bertan, maiatzaren 7an. Liburu honen aleak aurrez eskuratu ahalko dituzte, hitzordura joan asmo dutenek.
Honatx aurrerapena: "Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi “t”-rekin, tronpeta jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki-saltzaile eta kontra-tenorea… Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak".
Gaurko solasaldiaz gain, Amaia Egidazuk eta Maite Francok ipuin kontaketa saio bana eskainiko dute, 4-5 eta 6-8 urte artekoentzat hurrenez hurren.
Azkenik, Yolanda Arrietak "Idazketaren alde" izeneko proiektua aurkeztuko du Sutegiren ziklo honen baitan.
Ekintza zikloa liburutegian
Maiatzak 7, asteazkena
18:00 Irakurketa Solasaldia: “Orkestra Lurtarra” Sutegi Udal liburutegian.
Norentzat: 9 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat. Iraupena: 1,3 ordu.
Izen ematea: Udal liburutegian.
Zehaztasunak: "Mintzagai izango dugun liburua, Harkaitz Canoren Orkestra Lurtarra liburua(k) eskuragarri dituzue".
Maiatzak 14, asteazkena
18:00 Maite Francoren ipuin kontaketa Sutegi Udal Liburutegian.
Nori zuzendua: 6-8 urte bitarteko haurrentzat.
Iraupena: 1 ordu
Maiatzak 20, asteartea
18:30 "Idazketaren alde": proiektu aurkezpena Yolanda Arrietaren eskutik, Sutegi Udal Liburutegian.
Iraupena: 1,15 ordu.
Nori zuzendua: publiko zabalari zuzendua.
Maiatzak 29, osteguna
18:00 Amaia Egidazuren ipuin kontaketa Sutegi Udal Liburutegian.
Nori zuzendua: 4-5 urte bitarteko haurrentzat.
Iraupena: 1 ordu.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.