Gipuzkoako pentsiodunak

524 sinadura Usurbilen, 48.039 Gipuzkoan

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 7a, 12:51

Maiatzaren 15ean Eusko Legebiltzarrean entregatuko ditu Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak hilabeteotan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (tartean) Usurbilen bildutako pentsio duinen aldeko atxikimenduak.

Urte hasieratik pasa den maiatzeko lehen asteburura arte, hainbat alditan mahaia jarri du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Usurbilen duen ordezkaritzak Sutegi atarian. Dakizuenez, Herri Ekimen Legegile (HEL) bat ari da sustatzen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, "Pentsioak Osatzeko Euskal Sistema bat ezartzeko" eta horren baitan, "14 ordainsaritan 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, lege bihur dadin".

Horretarako sinadurak biltzen aritu dira hilabeteotan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, tartean Usurbilen. Asteazken honetan, maiatzaren 7an, Gipuzkoa mailako atxikimendu guztiak bildu dituzte, herrialde mailako pentsiodunen mugimenduak Donostiako Bulearrean eginiko agerraldian. Bertan ziren baita, besteak beste, usurbildarren atxikimenduak. Udalerri honetan, laurehun biltzeko erronka jarria zuten. Erronka zalea den herria izanik, honako hau ere aise bete du. Izan ere, guztira, 524 sinadura bildu dituzte pasa den maiatzaren 3ra arte.

Jasotako atxikimendu guztiokin batera, Herri Ekimen Legegilearekin bat egin dute baita alor ezberdinetako Gipuzkoako aurpegi ezagunek. Segidan dituzue zerrendatuak; tartean dira, herri honekin lotura estua duten Xabier Arregi EHUko irakasle eta alkate ohia, Ana Eizagirre, EHUko irakaslea edota Joseba Tapia musikaria.

Jasotako atxikimendu guztiak, Gipuzkoako 48.039 sinadurak, Bizkaiako eta Arabakoekin batera (140.000 baino gehiago guztira) Gasteizera helaraziko dituzte, Eusko Legebiltzarrera hain zuzen. Bertan entregatuko dituzte apirilaren 15ean, pentsiodunen manifestazio batek lagunduta. Mobilizazioa goizeko 11:00etan abiatuko dute, Gasteizko Bilbo izeneko plazatik.

Atxikimenduak
1-Aintzane Usandizaga, idazlea.
2-Amets Arzallus, bertsolaria.
3-Oihana Iguaran, bertsolaria.
4-Ane Labaka, bertsolaria eta idazlea.
5-Aner Peritz, bertsolaria.
6-Pablo Barrio, idazlea.
7-Benito Lertxundi, kantaria.
8-Olatz Zugasti, kantaria.
9-Olatz Salvador, kantaria.
10-Joxe Mari Agirretxe "Porrotx", pailazoa.
11-Mertxe Rodriguez "Marimotots", pailazoa.
12-Ramon Agirre, aktorea.
13-Beñat Gaztelumendi, bertsolaria.
14-Peio Aierbe, SOS Arrazakeria.
15-Sabino Ormazabal, Giza Eskubideen Aldeko Ekintzailea.
16-Jule Goikoetxea, filosofoa.
17-Xabier Arregi, EHUko irakaslea.
18-Jabier Muguruza, musikaria.
19-Martxelo Otamendi, kazetaria.
20-Juanito Dorronsoro, bertsolaritza.
21-Elena Irureta, aktorea.
22-Harkaitz Martinez de San Vicente, musikaria.
23-Helene Alberdi, triatleta.
24-Xabier Usabiaga, kazetaria.
25-Fernando Vaquerizo, Mundu bat.
26-Manoli Etxeberria, Komite Internazionalistak.
27-Jon Maia, bertsolaria.
28-Ander Iriarte, zinemagilea.
29-Kike Amonarriz, soziolinguista.
30-Mikel Aramendi, nazioarteko analista.
31-Arantxa Urretabizkaia, idazlea eta kazetaria.
32-Kattalin Miner, idazlea.
33-Danele Sarriugarte, idazlea.
34-Marcelino Garcia, Kaleratzeak Stop Euskadi.
35-Antton Telleria, komikoa.
36-Maialen Lujanbio, bertsolaria.
37-Beñat Amenabar, EHUko irakaslea, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia (HEFA) Fakultateko Dekanoa.
38-Ana Eizagirre, EHUko irakaslea, Hezkuntza Zientziak Saileko Zuzendaria.
39-Mari Luz Esteban, EHUko irakaslea, Gizarte Antropologia saila.
40-Ruper Ordorika, kantaria.
41-Iñaki Artola, pilotaria.
42-Anari Alberdi, abeslaria eta idazlea.
43-Aitor Bengoetxea, EHUko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakaslea eta UEUko zuzendaria.
44-Olatz Arbelaitz, EHUko irakaslea, informatika fakultatea.
45-Lorea Agirre, Jakineko zuzendaria.
46-Arantxi Padilla, kazetaria.
47-Julen Telleria, aurkezlea.
48-Idurre Eskisabel, kazetaria eta euskaltzalea.
49-Joseba Tapia, soinujolea eta kantaria.
50-Maider Segurola, kazetaria.
51-Ilaski Serrano, kazetaria eta EITBko aurkezlea.
52-Maite Urteaga, txirrindularia.
53-Jose Luis Otamendi, idazlea.
54-Eñaut Zubikarai, Errealeko futbolari ohia.
55-Maddalen Arzallus, bertsolaria.
56-Garikoitz Uranga "Gari", Errealeko futbolari ohia.
57-Francisco Etxeberria, EHUko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakaslea.
58-Anjel Lertxundi, idazlea.
59-Iñaki Osa "Goiko", puntista.
60-Lucia Lacarra, balet dantzaria.
61-Joxe Austin Arrieta, idazlea.
62-Harkaitz Cano, idazlea.