Sagardo Eguna

Ernaik egokituriko karpagune girotua izango du sagardo festak

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 7a, 14:42

Maiatzaren 18an Mikel Laboa plazan kokatuko duen karpaguneko hitzorduen berri eman du Usurbilgo Ernai gazte antolakundeak; jan-edana, mobilizazioa eta musikarik ez da faltako.

Badator 42. Sagardo Eguna! Maiatzaren 18a izango da usurbildarren urteko egun seinalatuetan seinalatuenetarikoa. Ohi bezala, frontoian eta Askatasuna zein Dema plazetan izango den sagardo festara batuko da baita Usurbilgo Ernai gazte antolakundeak Mikel Laboa plazan kokatuko duen karpagunea.

Ohi bezala, eremu girotua izango da goizetik gauera. Jan-edanik ez da faltako. Txozna izango du noski. Haren ondoan, goizean zehar usurbildarrek ondutako talo goxo askoak dastatu ahalko dira.

Arratsaldea musikaz blaituko dute eremua. "Badator Sagardo Eguna! Aurtengoan ere egun osoan zehar, egitaraua izango dugu, gazteok elkartu, borrokatu eta gozatzeko aukerarekin!", iragarri du Usurbilgo Ernaik.

Segidan duzue, aipatu karpaguneko egitaraua:

Ernairen txoznagunea
Maiatzak 18, igandea
11:00 Txozna irekiera.
Goizean zehar, presoen aldeko talogileak.
13:00 Euskal presoen aldeko topa.
16:00 Auskalo.
19:30 Dj JoTaTxo.

Tokia: Mikel Laboa plaza.
Antolatzailea: Ernai.