San Ixidro

Baserritarren Egunerako ospakizun sorta iragarri du Alkartasunak

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 7a, 14:11

Maiatzaren 15ean San Ixidro Eguna ospatuko da urtero moduan Usurbilen.

Baserritarren Eguna, egun seinalatua izaten da baita Usurbilen. Normalean, Sagardo Egunaren bezperatan egokitu izan ohi da. Aurtengorako ere ospakizun sorta iragarri du Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak maiatzaren 15eko San Ixidro Egunerako.

Ostegunez egokituko da aurtengoan. Jan-edana, bertsoak, idi-dema edota musikaz giroturiko egunpasa iragarri dute; tartean, bertso-bazkaria. Otordu horretarako txartelak aurrez eskuratu beharko dira.

San Ixidro Eguna
Maiatzak 15, osteguna
10:30 Esnadeia Jon Ostolaza eta Andoni Larrañagarekin.
11:00 Hamaiketako herrikoia.
12:00 Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Ane Labaka.
Eskertza ekitaldia.
12:30 Idi-dema: Iñaxio Telleria eta Ramon Sarasua (Olazar).
14:30 Bertso-bazkaria Artzabalen (bazkari-txartelak Artzabalen eta Alkartasunan salgai).

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.